PERTSONAIA OSPETSUAK ALBERDI MAKILEKIN

PERTSONAIA OSPETSU ASKOK MAKILA JASOTZEKO OHOREA IZAN DUTE

PERTSONAI OSPETSU ASKOK MAKILA JASOTZEKO OHOREA IZAN DUTE

I. Mundu Gerraren ondoren, Foch eta Petain mariskalak eta Clemenceau presidenteak makila bana jaso zuten. Opari horiekin, Pirinioetako Iparraldeko euskaldunek beren eskertza adierazi zieten. Foch mariskalaren makilak Verduneko mapa zeraman eta haren gainean, hitz hauek: Hemendik ezin da pasa.
LIñaki Alberdik jasotzen dituen eskaria gehienak opari gisa emateko dira. Oso egokiak dira enpresa-opari gisa emateko, norbait jubilatzen denean, ezkongai-agurretarako edo ezkontzetarako…

Haren eskuetatik oso famatuak direnentzako makilak atera dira. Juan Pablo II. aita santuari larruzko makila bat oparitu zitzaion Loiolako basilikara abiatu zenean, orduko lehendakaria Carlos Garaikoetxea zela. Aita santu berak beste makila bat jaso zuen Arabako Ahaldun Nagusiaren eskutik, Arabako hiru moja dohatsu aitortu zirela-eta berau Vaticanora joan baitzen. Abagune hartan aita santuak jaso zuen makila ohorezkoa izan zen, zilarrezko heldulekukoa. Espainiako Erregeak bere izena zeraman makila bat jaso zuen 1986an, Deustuko Unibertsitatearen mendeurrena ospatzeko Bilbo bisitatu zuenean. Luzea da makila jaso duten pertsonaia ospetsuen zerrenda, batzuk esparru politikokoak, gizarte zein kirol esparruetakoak…
Eusko Jaurlaritzako ordezkariak kanpora joaten direnean, bisitatzen dituzten herrialdeetako agintarientzako makilak egiteko eskatzen diote Alberdiri.