MAKILA NOBLEZIA, AITORTZA, JUSTIZIA, ERRESPETUA ETA AUTORITATEAREN IKURRA DA
MAKILA NOBLEZIA, AITORTZA, JUSTIZIA, ERRESPETUA ETA AUTORITATEAREN IKURRA DA
Makila euskaldunen makila tipikoa da.
Historia eta bilakaera
Makila euskaldunen ohiko bastoia da eta bere existentzia 3 mende baino gehiagokoa da.
Bere bilakaera Zuberoako eta Nafarroa Behereko herriekin lotuta dago, Euskal herriko zonalde hontan jaiotzen bait da mizpira basatia, makilak egiteko erabiltzen den egur berezia.
Batzuek makila defentsa-armatzat hartu duten arren, ezin dugu esan funtzio hori zuenik, balio osagarri gisa baizik. Bideetan, heldulekuan ezkutatuta dagoen punta zorrotzak lapurren eta mendian zeuden hainbat animalien erasoetatik salba zitzakeen.


Sinbologia:
Makila noblezia, aitortza, errespetua eta aginpidea dauka sinbologia bezala.
Mendeetan zehar belaunaldiz belaunaldi transmititu izan da familia-unitatearen barruan. Tradizionalki familiako lehen-semeek jasotzen zuten oinordetzan.
Gaur egun esker on eta maitasun opari bat da, lagun edo familiar bat onesteko forma. Oso ohikoa da erretiro enpresa-oparietarako, urteurrenetarako, urtebetetzeetarako…
Ibilaldirako lagun bikaina
Bere mizpira egur hauskaitza, baina aldi berean, malgua eta muturrean daukan altzairuzko puntak, mendian ibilaldiak egiteko gustiz aproposa bihurtzen du.
